XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUGARREN GERTALDIA

JOKA-LEKU: Gela bat, sekretarioaren etxean.

Adela.- Bai, berdin da.

Or esan ditu, esan bear etziranak ere.

Dantza ta gañerakoak etzituan aipatu bear, aipatu dituan bezela...

Ola ez ditu agintariak berealakoan bereganatuko.

Mayi.- Izeba: apaizak ez du predikatu bear atsegin dana, egia dana baizik.

Eta ba dakizu, egiak geyenetan min ematen dio norbaiti.

Adela.- Bai, zu beti apaizaren alde.

Bañan uste al dezu neri ere atsegin eman didala esan duanak, alegia dantzara joaten diranak ez dituztela ildakoak ondratzen?....

Ni dantzan an izango naiz senarrarengatik eta Erriko Etxeagatik.

Ez atsegin utsez, ez.

Nere biziaren izaera ala dalako....

Ez det uste, ortan ezer gaizkirik egiten dedanik.

Ez eta illenganako errespetua galtzen dedanik ere.